Hizkuntzak
Ikastaroak 2022-2023: matrikulazio epea luzatu da urriaren 2a arte
Donostia Kulturako 2022-2023 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
Zenbait ikastaroetan lekua geratzen da oraindik taldeak osatu arte. Interesa dutenek, izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita Internet bidez ere (www.donostiakultura.eus) urriaren 2ra arte.
Zenbait ikastaroetan izena emateko epea ikastaroa hasi baino astebete lehenago amaituko da eta 2023ko urteko ikastaroetarakoa urtarrilaren 31ra arte dago zabalik.