Web mapa
Hizkuntzak

Bost kontzertu zoragarri izan ditugu Txikijazzaren 12. edizio honetan.

© Lolo Vasco

Azpimarragarriena, sortu den giroa, gurasoek musikarekiko duten errespetua eta, batez ere, txikienen gozamena. 5 kontzertu oso desberdin izan dira, guztiak egundoko kalitatearekin. Noa & The Hell Drinkersek etorkizuneko blueszaleez bete zuen Chillida Leku, Itziar Yagüek eta Carole Alstonek beren ahots zoragarriekin familiak gozarazi zituzten.

Swingtronicsek eta Elkano Browning Creamek publikoa dantzan jarri zuten, lehenengoak inor gehiago sartzen ez zen Kutxa Fundazioa Plazan  eta Elkanok eguzkipean Fnac terrazan. Oso edizio berezia.