Hizkuntzak
Patchwork-a Sagrario Jauregiberri
Teknika honek eskaintzen dituen aukera guztiak lantzeko aukera izango dute. Bai ezer ez dakitenek, eta bai eskarmentua dutenek, haria eta oihalekin jantzi eta diseinuak egiten ikasteko parada izango dute.
Patchworka ehun-teknika edo eskulan bat da, eta kolore eta forma desberdinetako oihal zatiak (oihalkiak) elkartuz egiten da. Patchwork teknika ohe-estalkiak edo edredoiak egiteko erabiltzen da batez ere, baina baita beste objektu erabilgarriak edo apaingarriak egiteko ere: mahai-zapiak, kuxinak, tapizak, poltsak, diru-zorroak, saskiak, haur-liburuak…
Tailerrean hori guztia egiteko aukera izango da, hau da, patchwork-aren oinarrizko eta ezinbesteko aspektuak irakatsiko dira.
Programa
- Patchworkaren historia ezagutu.
- Patchworkeko teknika desberdinak ikasi.
- Patchworkeko materialak erakutsi eta azaldu.
- Patchwork munduari buruzko informazioa eskaini: azokak, dendak, liburuak eta abarri buruzkoa.
- Ikasle bakoitzari bere proiektua aurrera eramaten lagundu.
- Patchworkeko lan txikiekin monografikoak landu.
- Gabonetako apaingarriak landu.
- Eta abar.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Ikasle bakoitzak bere proiektua burutzeko behar duen berariazko materiala eramango du.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Muntaian pentsatuz: Dokumentalen edizioa Amaia Merino
ekainak 2 - ekainak 19
Larrotxene K.E.