Hizkuntzak
Pandero Prokulturako irakaslea
Musika

Panderoa kalejiretan eta kantujiretan ikusi dezakegu maiz, trikitixa laguntzaile moduan duelarik. Nola jotzen den eta dauden erritmo motak ikasiko dira tailer honetan: arin-arina edo fandangoa, besteak beste.
Gainera, eskuaren posizioa eta eskumuturraren jolasa landuko dira, pixkanaka abiadura hartzen eta abesti desberdinak jotzen diren bitartean.
Programa
- Panderoa eta bere ezaugarriak.
- Instrumentua nola hartu eta eskuaren posizio egokia.
- Eskumuturraren jolasa.
- Eskuaren posizioa kolpe bakoitzeko.
- Erritmoa: Kalejira.
- Erritmoa: Fandangoa.
- Eskumuturraren jolasa abiadura hartzeko.
- Erritmoa: Arin-arina.
- Erritmoa: mexikarra.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Panderoa.