Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

Arte plastikoak eta eskulanak

Iragandako ekitaldia

Aiete K.E.

48 €

Gaztelania

Aitziber Alonso Bertan behera

Aitziber Alonso ilustratzailea izango da irakaslea.

Programa

• Hasteko Aitziber Alonsok album ilustratuei buruz hitz egingo du ikasleekin. Album batzuk erakutsiko dizkie, estilo ezberdinetakoak, eta horien sortze prozesua nolakoa den azalduko die: ilustratzaileak testua jasotzen duen momentutik abiatuta, zirriborroak egin eta marrazkiak bukatu arte.

• Ondoren, zirriborroen bidez, pertsonaiak landuko dituzte: nolakoak diren fisikoki.

• Gero paisaiak landuko dituzte. Paisaiak nola marraztu erakutsi ostean, pertsonaiak nola kokatu azalduko die.

• Parte-hartzaile bakoitzak gustuko duen liburu baten pasarte bat ekarriko du. Pasarte hori haur literaturako obra batena edo helduen literaturako obra batena izan daiteke.

• Testua orrialdeka banatu ondoren, esaten duena aztertzen hasiko dira ilustratu ahal izateko.

• Testua irudikatzeko, ilustrazioak egin eta horiek margotzeari ekingo diote ikasleek. Beti ere, koloreen eta testuren koherentzia bat bilatuz.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...