Hizkuntzak
Ikastaroak 2022-2023: matrikula zabalik urtarrilaren 31 arte
Ikasturteko bigarren lauhilabetean ikastaro aukera anitza dago.
Kultur Etxeek adin eta gustu guztientzako ikastaroak eskaintzen dituzte eta interesdunak urtarrilaren 31 arte matrikula daitezke oraindik plazak dituzten ikastaroetan. Besteak beste, ondorengo ikastaroetan adibidez:
- Intxaurrondo Kultur Etxean Nerea Kortabitartek irakatsiko du Cómo comunicar de manera eficaz tu proyecto cultural. Baita izango dira Dantza latinoak, Punto y ganchillo, Biodantza, Percusión, Yoga (11-13 urte) edo Baratze Ekologikoa. Larrotxene Kultur Etxetik proposatzen dituztenak dira: Realización de documentales Oskar Tejedorrekin eta Yoga helduentzako.
- Okendo Kultur Etxeak, batez ere, arteari eta historari lotutako ikastaroak aurkezten ditu: Art Deco y Donostia: Teoría y visita,Gotikoaren historia eta artea, Creaciones de papel Aran Santamariarekin, Antzinako Mediterraneoa: herri merkatariak. Bestelako ikastaro batzuk ere badira, ala nola, Astronomia, Habilidades Personales: Asertividad y resiliencia edo +55 en Reducir el estrés creando II (mindfulness) Lourdes Elorzarekin.
- Aiete Kultur Etxearen proposamena popurri bat da: Maite Gurrutxaga: espazio bat sortzetik pertonaia osatzera, María José Noain: Arte y Arqueología de la Antigua Roma eta Asier Hilario; Geodiversidad, Una mirada a la memoria oculta de nuestra tierra.
- Casares-Tomasene Kultur Etxean, beste behin, Forki eta Sergio Errastiren Irratigintza,bai euskaraz eta baita ere gaztelaniaz.
- Lugaritz Kultur Etxean egin ahal izango dira Kantu Herrikoiak (aurreratua) Thierry Biscary, Baratze Ekologikoa Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin eta Zeinu hikuntza, bai euskaraz edo gaztelaniaz.
Interesdunek kultur etxeetan edo webgunearen bitartez egin dezakete matrikula.