Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

Martxoaren 8ko ospakizun eta aldarrikapenen harira, Donostia Kulturak hainbat ekitaldi antolatu edo lagundu du. Albiste honen helburua da martxoaren 3tik 12ra gure guneetan dauden jarduera nabarmenenak biltzea.

Maite Larburu

Gure ahotsak: bost kontzertu

Bosgarren urtez egingo den Gure Ahotsak ekimenak formatua aldatuko du eta martxoaren 3tik 7ra emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan. Hurrenez hurren, Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu eta Neomak bakarlari eta taldeen emanaldiez gozatu ahal izango dugu.

Informazio gehiago: Emakumezko musikarien bost kontzertuk osatuko dute 2023ko "Gure ahotsak" (albistea).

Intxaurrondoko Emakumeen XXXV. Astea

Astea martxoaren 3an abiatuko da Intxaurrondo Kultur Etxean Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Ane Labakaren Dendaostekoak bertso saio literarioarekin. Emanaldia arratsaldeko 18:30etan hasiko da.

Hilaren 6an manifestuaren irakurketa egingo da eta ondoren Radio Rebelde Covers taldearen kontzertua izango da. 7an Olga Grandek La buena esposa filmari buruzko solasaldia gidatuko du, proiekzioaren ondoren.

Azpimarratzekoa ere Estefanía de Paz Asín aktoreak hilaren 10ean taularatuko duen La Reina del Arga bakarrizketa.

Informazio gehiago: Emakumeen XXXV. Astea.

Altzako Emakumeen XXXVIII. Astea

Altzako emakumeena da asterik beteranoena. Aurtengoa martxoaren 6tik 9ra egingo da Larratxo Kultur Etxean. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira. Lelo hau aukeratu dute bertako elkarteek: Emakume, hitz egizu entzun zaitzaten!

Hilaren 6an Isabel Coixet zinemagilearen La librería filma proiektatuko da. 7an, berriz, Txaro Arteagak Los sueños perdidos de las mujeres hitzaldia emango du. 8an Ausartak antzerki taldeak Las Bárbaras oholtzaratuko du eta 9an Pronoia Virginia Imaz clown-ak.

Informazio gehiago: Emakumeen XXXVIII. Astea.

Emakumeen astetik kanpo, AMAraun izango da Larratxo Kultur Etxean martxoaren 4an. Euskarazko emanaldi hau amatasunari buruzko hausnarketa da, musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizuna.

Eta gainera...

Grosen, Okendo Kultur Etxean hiru erakusketa ditugu: Giza Eskubideen Zinemaldiaren programazioaren baitan, Carmen Castillo, Txileko erbesteratu bat. Martxoaren 2an zabalduko ditu ateak eta bi hilabetez egongo da ikusgai, maiatzaren 4ra arte.

Dolu perinatalari buruzko erakusketa dago Okendoko Liburutegiko hall-ean martxoaren 1etik 31ra. Bestalde, kultur etxeko areto zaharrean hilaren 1etik apirilaren 19ra arte egongo da (Con)Tacto erakusketa, Elixabet Perdiguerorena. Inaugurazioa martxoaren 3an egingo da, iluntzeko 19:30etan. Muare Taldearen eskutik zuzeneko musika izango da.

San Telmo Museoan bi ekitaldi daude programatuta generoa eta berdintasuna ardatz dituztenak: hilaren 7an Berdintasunaren aurkako erresistentziak gure inguruanLorea Agirre, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel eta Ainara Lasak jorratuko dute gaia mahaiaren bueltan; eta hilaren 9an, Ikusten ez denari izeneko bertso emanaldi berezia Miren Artetxe eta Oihana Arana bertsolariekin.

Aiete Kultur Etxean Ana Valiño argazkilariaren Desertuko emakumeen bidaia erakusketa dago ikusgai martxoaren 31 arte.

Bukatzeko, piano eta ahotsen kontzertua izango da Martuteneko elizan martxoaren 7an, iluntzeko 19:30etan. Ostiralean, hilak 10, ipuin kontaketa musikatua Etxarrienen, 17:30etan: Hauek bai benetako heroiak.