Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

Donostia Kulturak 2022-2023 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 498 ikastaro (462 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Ikastaroen matrikulazioa 2022ko irailaren 12an, arratsaldeko 16:00etan, hasiko da eta hilaren 25ean bukatuko da. Hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da.

Donostia Kulturako 2022-23 ikasturteko ikastaroen aurkezpena

Ikastaro eskaintza

Eskaintza pdf formatuan dago kontsultatzeko eta kultur etxeetan irail hasieran izango da paperean.

• 2022-2023: ikastaro eskaintza (pdf)

Informazio guztia https://www.donostiakultura.eus/eu/ikastaroak helbidean izango da datozen egunetan.  Puntu aipagarrienak ondorengoak dira:

  • Ikastaroak pandemiaren aurreko normaltasun-egoerara itzuliko dira, bai ikastaro eskaintzaren aniztasunean (sukaldaritzarekin eta ardo-dastaketarekin lotutakoak berreskuratuko ditugu), bai ikastaroak ematen diren aretoen aforoetan.
  • Ikasturte honetatik aurrera (2022-2023), egin beharreko ikastaroen matrikulen ordainketa gehienez ere 2 orduko epean egin beharko da, bai webgunearen bidez, baita aurrez aurre ere, banku-transferentzi ordainketak izan ezik, 24 orduko gehieneko epea izango baitute.
  • Matrikulazioa hiritar guztientzat dago irekita.
  • DK Irratia, Larrotxene Bideo eta Musikagelako zerbitzuetako ikastaroak nabarmentzen dira. Casares-Tomasene, Larrotxene, Intxaurrondo eta Egia kultur etxeetako eskaintzan topa daitezke.