Hizkuntzak
Pindro Dantzariz Ijito herria Gipuzkoan
2024 abe. 13 - 2025 mar. 2
Komisarioak: Juantxo Egaña, David Martin.
Erakusketa Gipuzkoako Foru Aldundiko Aniztasunaren II. Foru Planaren barruan sartzen da. Ezaugarri hauek dituen lehen erakusketa da Gipuzkoan, eta ahalegin handia egin da materialak biltzerako orduan: 83 argazki, Felix Arteta artistaren sei margolan, Gustave Doré-ren bi grabatu, lanbide tradizionaletako tresnak, aldizkariak, kartelak eta liburuak. Material horietako asko Euskal Herriko museo, artxibo eta partikularrek utzi dituzte, Gipuzkoako objektu eta argazkietan fokua jarriz.
Erakusketaren izenburua, Pindro Dantzariz, Jon Mirandek erromintxelaz idatzitako poesia batetik dator eta Oin Dantzariak esan nahi du, ijito herriaren izaera nomada nabarmenduz. Horrek azpimarratzen du, historian zehar, familia nomada berberak izan direla euskal herriko lurraldetan barrena mugitu direnak, eta ijito asko bizi izan direla gurean, Gipuzkoan; eta baita ere Nafarroan, Iparraldean eta Bizkaian.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundiaren albistea Pindro Dantzariz erakusketari buruz.
Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...
-
Formatu txikiko Pintura eta Eskultura I. Lehiaketa Gipuzkoako Artisten Elkartea
abe. 20 - urt. 25
Erakusketak