Hizkuntzak
Birritan bortxatua Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea

"Nagore naiz, 44 urte ditut, eta oraindik ere ezin dut sinetsi niri horrelakorik gertatu izana. Duela hiru urte, herriko jaietan, bortxatu egin ninduten. Ezaguna nuen mutil batek bortxatu ninduen. Bere izena esatea ere kosta egiten zait. Bai... barkatu... Mikel da bere izena".
Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakiko du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amesgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere.
Fikziozko antzezlan honek errealitatean gertatutako hainbat bortxaketatan du oinarria. Interneten denon eskura eta ikusgai dauden epaiketa ezberdinetako testigantzetatik atera da informazioa.
Antolatzailea
Laguntzailea