Hizkuntzak
Zipi eta Zape. Kapitainaren uhartea Zipi y Zape y la isla del capitán, 2016
Zuzendaria: Oskar Santos. Espainia.
Gabonak iritsi dira, eta Zipik eta Zapek berriro ere istilu artean daude. Oraingoan, bihurrikeria hain da handia, ezen oporrik gabe zigortzen baitituzte, eta gurasoei laguntzera behartzen, itsasontziz egindako bidaia aspergarria dirudienera. Bere harridurarako, helmuga uharte ikusgarri eta urrun bat da. Ekaitz izugarri baten ondorioz, Pam andereño dibertigarriaren etxean babestu behar dute. Familiarik gabeko haurrek araurik gabeko paradisu batez gozatzen dute han. Pipi, Maqui eta Flequi-ren laguntzarekin, anaiek jakin dute gurasoen bat-bateko desagerpenak lotura duela uharte misteriotsuan eta bertako biztanle bitxietan ezkutatzen den sekretuarekin.
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Zipi eta Zape. Kapitainaren uhartea.