Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Kukairen azken sorkuntza

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

24 € / 18 € / 10 €

60 minutu

Yarin ikuskizuneko irudia

Yarin sustraia da. Yarin topaketa da. Yarin elkarrizketa da.

Euren sustraietatik begiratzen duten bi gizonezko aurkitzen ditugu, bertan sakondu eta bertatik bere ingurunearekin harremantzen direnak. Jatorri batetik heldu dira, berezko esentzia bat dute, topaketa bat aurkezten digute; elkarrizketan ari dira… Baina elkarrizketa beti ez da erraza, entzumenetik eraikitzen da, errespetutik… Batzuetan gerturatzen gaitu, bestetan urruntzen gaitu, tentsioan jartzen gaitu… eta besarkatzen gaitu.

Yarinek kulturen arteko topaketa bat proposatzen digu, zeinetan Jon Maya dantzariak eta Andrés Marín bailaoreak, Julen Achiary-ren zuzeneko musikaz lagunduta, elkarrizketa zintzo batean egiten baitute topo. Euren arteko ezberdintasunak agerian daude, baita, haien bitartez, elkarrekin bide komun bat eraikitzeko eta bihar baterako bide bidai bati ekiteko desioa ere.

Dantzariak: Andres Marin, Jon Maya. Zuzeneko musika: Julen Achiary. Koreografia: Andres Marin, Jon Maya, Sharon Fridman. Dramaturgia: Sharon Fridman. Koreografia laguntza: Melania Olcina. Argiztapena eta espazio eszenikoa: David Bernués. Soinu espazioa: Xabier Erkizia. Sormen produkzioa: Doltza Oar-Arteta. Jantziak: Ikerne Giménez. Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones. Kudeaketa eta administrazioa: Elena García.   Ekoizpena: Kukai Dantza.

Erakunde laguntzaileak eta koproduktoreak: Bienal de Flamenco de Sevilla, BBK Bilbao Aretoa, Errenteriako Udala, Festival Escenas de Patrimonio, Festival Itálica, Malandain Ballet Biarritz, Victoria Eugenia Antzokia, Etxepare Euskal Institutua.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...