Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

Iragandako ekitaldia

Altxerri

Doan aretoa bete arte

Xahu Jazzaldia

Josu Salegi (saxo altua), Mikel Nuñez (pianoa), Jon Ander Amigo (baxu elektrikoa), Unai Olabarri Varela (bateria)

Xahu lau euskal musikari atzera elkartzetik sortua da, lagunartean musika sortzeko gogoarekin. Ematen dituzten zuzenekoetan beti espresatzen dira askatasunez eta dotoreziaz, halako konplizitate giro atsegin batez inguratuak. Beren musikak, pieza originalez osatuak, estilo desberdinetan sakontzen du, eta beren esperientzia pertsonalenak islatzen ditu; errepertorio zabal eta intimo bat da horren guztiaren emaitza.

Pandemiak eragindako impassearen ondoren, Xahuk bere jardunari berriro heltzea erabaki du taldearen estreinako diskoa argitaratuz: Gero Gerokoak (2022).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...