Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika 20 urte

2024 urriak 18 • 19:30

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

15 €

Hizkuntza: euskara

Xabi San Sebastian

Xabi San Sebastian (gitarra eta ahotsa), Karlos Arancegui (bateria), Nando Lutxo Neira (baxua eta kontrabaxua), Satxa Soriazu (teklatua eta eskusoinua), Gari Otamendi (biolina eta biola).

Xabi San Sebastian abeslariak Betazalak bere azken lana aurkeztuko du. Tantaz tanta destilatutako hamar kantu berri dakarzkigu, hamar begirada. Folk kantautoreen ildoa jarraituz, soinu akustiko finez jantzitako hitz poetiko-politikoak landu dituzte Harkaitz Cano, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Astiz eta Xabik berak.

Urrian 20 urte beteko dira bere lehen diskoa (Orai) Donostian aurkeztu zuenetik eta hau ospatzeko urte hauetan guztietan bidean topatutako hainbat lagun abeslari eta musikari hurbilduko dira berarekin batera kantuak jo edota abestera. Han izango dira Niko Etxart, Joseba Tapia, Oreka TX, Ixi Jauregi (Bitartean, Biotx, Juan Mari Beltran) eta Juanjo Otxandorena (Izotz, Alboka) oholtza partekatzen.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...