Hizkuntzak
Un tranvía llamado Deseo Tennessee Williams
Blanche DuBois iraganetik ihesi dabil, iraganean haren desirak ez baitziren bete, ondasunak galdu baitzituen, familiakoen heriotzek zafratu baitzuten. Ahizparen etxera iritsi da, bake eta lasaitasun bila. Babeslekua behar du, edota, agian, paradisua. Baina paradisua inoiz ez da izaten irudikatzen genuen bezalakoa.
Desira da antzezlaneko pertsonaia guztien eragile eta pizgarri. Desira desberdina da bakoitzarena. Jatorriak markaturiko desira –pertsonaiak herrialde desberdinetatik datoz, kultura desberdinetatik–, edota hezkuntzak, jatorrizko gizarte-klaseak, familiak, lanbideak. Denak borrokatzen dira beren desirak, ametsak, anbizioak betetzeko. Tennessee Williams-en antzezlana laguntza eskatzeko garrasia da gaur egun ere. Galduta dagoen, ziurtasunik ez duen, sentibera den eta bere desirak betetzeko gai ez den norbanakoaren garrasia. Beraren gainean ezarri dituzten espektatibek baldintzatzen dute, edo berak sortu dituenek, bai eta gizarteak esleitzen dizkion betebehar eta eginbideek ere.
Egilea: Tennessee Williams. Itzulpena eta zuzendaritza: Jaroslaw Bielski. Interpreteak: María Pastor, Alejandro Tous, Isabel Guardiola, Jose Di Ferri, David Ballesteros. Argiztapen diseinua: José Manuel Guerra. Jantzien diseinua: Víctor Vilas. Eszenografia diseinua: Jaroslaw Bielski. Soinu-gunearen diseinua: Chema Pérez. Banaketa: Montse Lozano.