Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

24 € / 18 € / 10 €

Hizkuntza: gaztelania
70 minutu

Antonio de la Torre

Hotel bat Italian. Topaketa historikoa. Kazetari batek elkarrizketa egin behar dio Maurice Rosell-i, Nazioarteko Gurutze Gorriko ofizial ohi bati, zeinak kontzentrazio-eremu naziak bisitatu baitzituen Bigarren Mundu Gerran. Elkarrizketa horretan, aparteko lekuko bat izango da: Primo Levi, eremu haietatik bizirik irtendako idazle italiar judua. Bi gizonon esperientziak eta lekukotzak, errealitate berari buruz, erabat kontrakoak dira, hainbesteraino non kazetariak (ikus-entzuleak) galdetuko baitio bere buruari zer ikusi ote zuen Rossell-ek halako txostenak egiteko, gerora ikusi baitzen guztiz okerrak zirela. Begien aurrean agertzen dena ikusten dugu, ala ikusi nahi duguna besterik ez? Galdera horrek gaurkotasun handia du orain ere.

Antonio de la Torrerekin batera, Natalia Hernándezek eta Juan Carlos Villanuevak osatzen dute Un hombre de paso laneko aktore taldea, eta Manuel Martín Cuenca da zuzendaria.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...