Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Festak Festak Aste Nagusia

2022 abuztuak 18 • 22:45

Kontxako badia

30 minutu

Publikoa Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketan (Donostia)

Valentziako Turis Pirotekniaren sortzaile Vicente Cervera eta Gaspar Guaita pirotekniaren antzinako tradizioko artisauak dira, eta tradizio hori bere egiten eta arte hori jende guztiarengana hurbiltzen jakin izan zuten. Izan ere, benetako pasioa sentitu dute beti arte horrekiko. 1984. urtean hasi ziren lehen formulak eta produktuak sortzen, Valentziako Turis herrian dituzten El Campilloko instalazioetan.

Gaur egun, bi belaunaldik zuzentzen dute, besoz beso, familia izaera nabaria duen eta tradizioaren eta lehengaien goi mailako kalitatearen alde egiten duen enpresa hau. Turis piroteknia, halaber, bere fabrikazio prozesu propioengatik, hobetzeko gogoagatik eta tradizioa eta abangoardia uztartzeagatik nabarmentzen da. Ildo horretan, joerarik berrienei eta berritzaileenei jarraitzen die, baina Valentziako "disparo" tradizionalari uko egin gabe. Urrezko Maskorra lortu zuen Donostian, 1995ean.

Babesleak

Super amara

Diario Vasco

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...

 

Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean