Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

7,5 €

Hizkuntza: ingelesa
Azpitituluak: gaztelania
140 minutu

The Yin & Yang of Gerry Lopez Kartela Agortuta

The Yin & Yang of Gerry Lopez (2022). Stacy Peralta. AEB. 100 min.

Stacy Peraltak zuzentzen du Patagoniak ekoiztutako dokumental hau. Film honek altxatu egiten du surfaren historiako heroi enigmatikoenetako bat estaltzen duen beloa. Mr. Pipeline hodian erakusten duen lasaitasunagatik da ezaguna. Gerryk, berriz, surfing oldarkor batekin eraiki zuen bere karrera, odol eta malko errekasto bat utzita bidean.

Gerryk jarrera erradikala du, baina baita zen jarrera bat ere; edozein kategorizazio gainditzen du. Garai guztietako surflari eta shapper gailenetako bat da; ekintzailea, familiako gizona, zinemako izarra eta betidanik yogia, surfa muga berrietara eramateko gai izan zena. Surf modernoan duen eragina ikaragarria da eta, lehen aldiz, osorik kontatzen da bere historia.

Proiekzioaren ondoren, solasaldia egongo da Gerry Lopez protagonistarekin eta Stacy Peralta zuzendariarekin.

Antolatzailea

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...