Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

28 € / 22 € / 12 €

80 minutu

The Tree ikuskizunaren irudi bat

Nazioarteko dantzaren mito baten azken lana, kolapsoaren atarian den naturarekiko maitasunaren adierazpen indartsua da.

Lau hamarkadatan, Carolyn Carlson-ek 100 piezatik gora sortu ditu, eta horietako asko mugarriak dira dantzaren historian. 2006an, Veneziako Biurtekoak haren lana goraipatu zuen koreografo bati emandako lehenengo Urrezko Lehoiarekin.

Gaston Bachélard-en Fragments d’une poétique du feun oinarrituta, Carolyn Carlson-ek garren ahal poetiko eta sinbolikoa aukeratu zuen bere sorkuntza berrirako inspirazio-iturri gisa; oro har, naturaren elementuen konplexutasuna. Gao Xingjian artista bisualak –Literatura Nobel saria 2000. urtean–, gorenera eramango du eszenografia, tinta txinatarrez egindako margolan abstraktuei esker, zeinak agertokian proiektatuko baitira.

Haren lanak, fikziozko paisaia monumentalak zuri-beltzean, barne-bidaiarako gonbita dira. Dantzarien birtuosismoarekin eta Carolyn Carlson-en ikuspegi onirikoarekin batera, The Treek ukats egitear den naturaren alderako maitasunaren adierazpen ahaltsua eta bizia eskaintzen du, errautsetatik birjaioko delako itxaropenez, hala nola fenixa.

Artistaren beraren hitzetan: «Ez gaude unibertsotik at, ziklo eta erritmoetako haziak gara, urtaroen aldaketen ingurune batean, Kreazio osoarekin batera. Gao Xigjian artista bisualarekin lankidetzan, zeinaren lanek natura iheskor, misteriotsu eta ukiezinaren ikuspegi metaforikoak eskaintzen baitituzte, zenbait mailatan sumatzen dut obra, pintura bat beste pintura baten beste pintura baten barruan, geruza askotan ezkutaturik, eta natura gisa eraldatzen garelako kontzientzian agertzen delarik.

Oharra

Emanaldiaren ondoren konpainiako kideek laneko zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkiete bertaratuei antzokiko Club Aretoan. Andoni Mutiloa arituko da gidari eta moderatzaile lanetan.

Koreografia eta eszenografia: Carolyn Carlson Koreografia laguntzailea: Colette Malye Interpreteak: Constantine Baecher, Chinatsu Kosakatani, Juha Marsalo, Céline Maufroid, Riccardo Meneghini, Isida Micani, Yutaka Nakata, Sara Orselli, Sara Simeoni Musika Música Aleksi Aubry-Carlson, René Aubry, Maarja Nuut, K. Friedrich Abel Argien diseinua: Rémi Nicolas, laguntzailea Guillaume Bonneau Proiektatutako artelanak: Gao Xingjian Atrezzoa: Gilles Nicolas & Jank Dage Jantziak: Elise Dulac & Atelier du Théâtre National de Chaillot. Eskerrak, Chrystel Zingiro Produzkzioa: Carolyn Carlson Company Koprodukzioak: Théâtre National de Chaillot, Théâtre Toursky Marseille, Ballet du Nord / Centre Chorégraphique National Roubaix Hauts-de-France, Equilibre Nuithonie Fribourg Erresidentzia artistikoa: CDCN-Atelier (Paris), Allende aretoa (Mons-en-Baroeul), Kiosk (Marquette-lez-Lille) Babesa: Crédit du Nord Eskertze zerrenda: Iniciativa Artística Rolex para Mentores y Discípulos, Studio 28 Roubaix-Compagnie Zahrbat, Domaine of Chaumont-sur-Loire, Michelle Kokosowski eta Martine Dionisio

Informazio gehiago: Carolyn Carlson Company

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...