Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

50 € / 42 € / 32 €

Hizkuntza: gaztelania

The Hole X ikuskizuneko irudia

Deskontua

14 eta 15eko 18:30eko funtzioak %20eko deskontua izango dute.

The Hole saga Planletsgo-ren klasikoa bihurtu da 10 urte betetzean, eta, hori ospatzeko, show berria dakarkigu: The Hole X, inoiz baino X-go. Jatorrizko The Hole-ren esentzia berreskuratu, saio ikusgarrienetako batzuekin eta hiru edizioetako pertsonaia ikonikoenekin geratu, eta testuak eta sekulako saio berriak gehitu dituzte, The Hole sagak garai zailetarako antidoto ezin hobea izaten segi dezan, Zulotik irteteko beharrezko spa mentala izan dadin. Zeren zain zaude? Zatoz The Hole X-ra!

Zeremonia maisua (edo ZM) showa gidatzen duen eta bertan saioak eta artistak sartzen dituen pertsonaia berritsu eta lotsagabea da. ZM bakoitzak bere nortasuna ematen dio ikuskizunari: ez dituzu bi gau berdin biziko Zuloan! ZM bakoitzarekin ikuskizuna aldatu egiten da. Gozatu The Hole X behin eta berriro!

Guztia ZMk bere etxean festa exotiko bat antolatzen duenean hasten da; izan ere ZMk, pertsonaia aberats, bizizale, bitxi eta dibertigarriak, publiko egin nahi du bere maitasun berezia, zeinekikoa eta ...arratoi batekikoa!, moralaren muga guztiei erronka joz.

Ikuskizuna ez dago 16 urtez azpikoentzat gomendatua. 16 urtez azpikoek heldu baimendun batekin etorri beharko dute. Antzezle-zerrendak aldaketak izan ditzake, aurretiazko abisurik gabe.

Esku programa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...