Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

25 €

Teenage Fanclub

Norman Blake (ahotsa, gitarra), Raymond McGinley (ahotsa, lehen gitarra), Francis Macdonald (bateria, ahotsa), Dave McGowan (baxua, ahotsa), Euros Childs (teklatuak, ahotsa)

Teenage Fanclubez ari garelarik, power poparen eta folk-rockaren ikono batzuez ari gara, zeinek laurogeiko urteen hondarrean sorturiko rock alternatiboaren aroari zegokion moduan jotzen baitzuten musika mota hori. Norman Blake, Gerard Love eta Raymond McGinley-k sortu zuten taldea, 1989an, Glasgow aldean, eta iparrorratzak Big Star, Badfinder eta The Byrds-en kanten arrastoa markatu zien hasieratik. Ukitu klasizista bereizgarria eta heldutasun ondo landua zuten himnoak, soinu betekoak gitarren bultzadari esker. Haien errepika eta aire goxoko ahots harmoniak gogoan itsatsita geratzen zitzaizkion entzuleari.

Espiritu horrekin atera zituzten hainbat disko, garai hura markatu zutenak, hala nola Bandwagonesque (1991), Billboard-eko Heatseekeers zerrendan lehen postua lortu zuten Star Sign, What Do You Do To Me edo The Concept kantekin, Grand Prix (1995) eta Songs from Northern Britain (1997), denak ere gozoki hutsak grunge eta britpoparen korronte nagusiak saihestu nahi zituzten gitarrazaleentzat.

Mende honetan, kultuzko talde bihurturik, albumak ateratzen jarraitu dute, eta harrera ona izaten, hala kritikaren nola jarraitzaileen aldetik: Man-Made (2005), zeina Chicagon grabatu baitzuten John McEntire-rekin (Tortoise), Shadows (2010), Endless Arcade (2021) edo orain arteko azken LPa, Nothing Lasts Forever (2023).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...