Hizkuntzak
Stick Men Tony Levin + Pat Mastelotto + Markus Reuter
Musika
Tony Levin-ek eta Pat Mastelottok, King Crimson taldeko baxu eta bateria ahaltsuek, beren jardun osora eramango dute eskarmentu hori. Levinek baxuaren eta gitarraren hariak dituen chapman sticka jotzen du –tresna horretatik hartu du taldeak izena–. Markus Reuter-ek, berriz, berak diseinaturiko touch guitar bat, zeinak gitarra batek edo baxu batek baino arlo zabalagoa hartzen baitu. Eta Mastelottoren bateriak gailu elektroniko bat du, zeinari esker loop-ak, sampleak eta perkusioa gehitzen baititu.
Informazio gehiago: Stick Men