Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

25 €

Sofiane Pamart

Sofiane Pamart pianista eta konpositorea 2021ean gehien entzun zen musika klasikoko 10 artistetako bat izan zen. Sofiane Pamart, 30 urte eskasekin, Frantziako izar handi bat da, eta kolaborazio ugari egin ditu artista urbanoekin, raperoekin, marka handietako (Cartier, Kappa eta Lacoste, besteak beste) produktoreekin…

Pianista birtuoso bat izateaz gain, konpositorea eta produktorea ere bada Pamart. Musika klasikoaren mundua eta pianoa iraultzea eta irisgarri bihurtzea da bere xedea. Horretarako, musika klasikoaren kode guztiak hausten ditu eta oraingo hiri-inguruneetakoak hartzen ditu; izan ere, hip-hoparen izar gisa jantzi eta haien jokabidea hartzen du.

Bakarkako bere lan guztiak berak konposatuak eta interpretatuak dira, eta guztietan aurkitzen dugu musika klasiko garaikide iradokitzaile, hunkigarri eta delikatua; amets egitera gonbidatzen duten melodiak, paisaiak birsortzen dituztenak eta sentimenduz josiak.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...