Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Musika Musika

aza. 23 - aza. 24 2022 • 19:30

Victoria Eugenia Antzokia

30 €

Sílvia Pérez Cruz © Alex Rademakers

Dantza, antzerkia, zinema, poesia… Arte-arlo horiek behin baino gehiagotan gurutzatu dira Sílvia Pérez Cruzen ibilbidean. Baita oraingoan ere, non eta askotariko artistek daramaten sormen-laborategi batean, zeina diziplinartekotasunari egiten zaion omenaldi biribila baita.

Bere ibilbide artistikoan, Silvia Pérez Cruzek antzezlan eta dantza-emanaldietan eskaini du bere musika, fikziozko film eta dokumentaletarako kantak idatzi eta kantatu ditu, eta lehengai gisa erabili izan du poesia bere konposizioetan. Horren adibide dira Álvaro Brechner zuzendariaren La noche de 12 años filma, Rocío Molina bailaorarekin egindako Grito pelao emankizuna (2018), Cyrano antzerki-muntaketarako sortutako konposizioak, non Luis Homar-ek jardun baitzuen protagonista rolean, edota Josep (Aurel, 2020) animazio-film sariturako jatorrizko musika. Halako eta beste arte-genero batzuetako esperientzia batzuez baliatuta, Silvia Pérez Cruzek Farsa (género imposible) editatu du.

Formatu eszenikoari dagokionez, ez da ohiko kontzertu bat izango, baizik eta sorkuntza-lan berri diziplinartekoa, zeinean zenbait arlotatik datozen artistek hartzen baitute parte. Hor dira, besteak beste, Elena Córdoba dantzaria; Pablo Messiez dramaturgo, aktore eta poeta; Silvia Delagneau eta Max Glaenzel eszenografoak; Carlos Marquerie pintore, argiztatzaile eta poeta; Juan Casanovas soinu-ingeniari eta soinu-espazioen sortzailea; edota Cecilia Molano jantzi-diseinugilea. Arte-arlo desberdinen arteko elkarrizketa berri bat da, azken batean; jarraipen logikoa, abiapuntutzat elkarrizketa horixe izan duen lan diskografiko batentzat.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...