Hizkuntzak
Sentsazioak Hodei Magoa

Isiltasuna sortzen da, iluntasuna iristen da. Zure besaulkian emanaldia hastea itxoiten duzun bitartean hurrengo orduan biziko duzuna imajinatzen hasten zara. Oihala irekitzen entzuten duzu eta une zehatz horretan... Telefono mugikor bat jotzen hasten da! Benetan? Orain?
Hodei Magoak ikuskizun berri bat aurkezten digu non, hari bezala, teknologia berriak aztertzeko erronka onartu duen. Gauzak hainbeste aldatu dira, orain "smartphone" batekin besapean jaiotzen garela.
Sentsazioak eszenaratze bisual batez hornitutako show handia da; zibersegurtasun, teknologiaren erabilera eta gizartean daukan eraginari buruz hitz egitea baimenduko diguten inpaktu handiko magia ideiekin. Erritmoz eta umoreez betetako publiko guztientzako ikuskizuna, ilusio handi, proposamen berritzaile eta sorpresa ezinezkoekin.