Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

 San Telmo Gaua Oskar Moreno

Irekiera berezia. Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketa zabalik egongo da, baita klaustroa eta eliza ere. Musika eta taberna zerbitzua egongo dira.

Aurreko edizioetan bezala, 20:30tik 24:00ra izango da museoa doan eta ezohiko moduan bisitatzeko aukera, gauez, musikarekin girotuta eta taberna zerbitzuarekin. Aurten, gainera, Badok.eus -ek berariaz prestatutako musika zerrenda izango da gaua girotuko duena. BADOK euskal kantagintzaren ataria 2009 urtean sortu zuen Berriak eta egun, eraberriturik, euskal kantagintzaren ondarearen transmisiorako lanabes bilakatu da.

Aldi baterako erakusketak ezohiko eran bisitatzeko aukera emateko asmoz sortu zen jarduera berezi hau eta hasierako funtsari eutsita, aurten, Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 bisitatzeko aukera izango da. Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren harira antolatutako erakusketa honek lehen mailako artista askoren lanak biltzen ditu.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...