Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Emakume idazleen mundu bat

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: frantsesa

Doan aretoa bete arte

Samira Negrouche

Topaketa Samira Negrouche idazlearekin. Luisa Etxenikek moderatutako hitzaldi-eztabaida.

Aljerian bizi da Samira Negrouche (Aljer, 1980), frantsesez idazten duen poeta eta idazlea. Hainbat poema-liburu, saiakera labur eta prosazko testuren egilea da. Poeta garaikideak itzuli ditu, batez ere arabieratik eta ingelesetik. Mugen gaien inguruko sentsibilitatea du -fisikoak, linguistikoak eta diziplina artistikoen artekoak- eta musikariekin eta ikusizko artistekin lan egiten du maiz. Haren lana, batez ere Frantzian eta Aljerian argitaratua, hainbat hizkuntzatara itzuli da. Medikuntzako ikasketak egin ondoren eta hainbat urtez jardun ondoren, lanbide hori utzi eta arte sorkuntzari ekin zion.

Hitzaldia frantsesez izango da euskara eta gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...

 

Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean