Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia Estreinaldia

abu. 18 - abu. 20 2022 • 20:00

Antzoki Zaharra

25 € / 20€

Hizkuntza: euskara

Sagastitarrak laneko eszena irudia

Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du: "Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean".

Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane, alabak, abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan.

Informazio gehiago: Sagastitarrak, Txalo Produkzioak

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...