Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

15/18 €

180 minutu

Rufus T. Firefly

Rufus T. Firefly, Víctor Cabezuelo eta Julia Martín-Maestro buru dituen taldea, estatuko panorama independentearen barruan kultuzko taldea da, nahiz eta taldeko kideak gazteak izan. Bere energia eta soinu guztiz sofistikatuak agerikotik ihes egiten du eta zuzeneko bakoitzean magiaz eta rockaz beteriko giroa eraikitzen du psikodelia txukun eta oso adiktiborantz begiratuz. 2017an Magnolia (Autoeditatua, Lago Naranja Records) argitaratu zuten eta oraingoan El largo mañana (Lago Naranja Records, 2021) lan berria aurkeztuko dute.

Musikagelako Cônvoi tokiko taldea izango dute lagun. 2019 hasieran Iñigo Higuera eta Jorge Garagorri donostiarrek, lehen Polaroid taldekideak izandakoak, Cônvoi proiektua martxan jarri eta etapa berri bat hasi zuten, melodia itsaskor, sinte eta oinarri elektronikoen alde eginez. 2020 urtean zehar taldeari Iwan Iaibar, Polaroid taldekide ohia ere, gehitzen zaie perkusioetara.

Antolatzailea

Donostia Kultura, Get In

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...