Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Ballet T

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: elebidun
60 minutu

Jone Amezaga eta Manu Gaigne Etanowski Agortuta

Remedios Vals obra koreografikoaren entsegu irekia gidatuko dute Jone Amezaga eta Manu Gaignek.

Remedios Vals piezan Jone Amezaga dantzariak eta Manu Gaigne musikariak bat egiten dute. Proiektu honen nahia, disziplinartekotasunaren inguruan lan egitea da, disziplina artistiko bakoitzak elkarrekin sortzeko dituen modu ezberdinak ikertuz eta gorpuztuz. Sorkuntza horizontal eta kolektibo bat lortzea da gure helburuetako bat. Horrela, prozesu osoan zehar, hizkuntza eszeniko amankomun baten bilaketa izan da helduleku eta bidea egiteko modua.  

Entsegu irekira joateko nahitaezkoa da gonbidapen erreserba egitea, gehienez bi pertsona bakoitzeko. Plaza-kopurua mugatua da eta izen-ematearen ordenaren arabera banatuko dira.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...