Hizkuntzak
Registros de memoria - Mikel Zabalza Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimena
Registros de memoria - Mikel Zabalza liburuaren aurkezpena idazleen eskutik: Kepa Fernández de Larrinoa, Karlos Irujo Asurmendi, Santiago Martínez Magdalena, Txuri Ollo Gorriti eta Cristina Saura Blanco.
Ikerketaren aurkezpena
"Liburu honetan, Mikel Zabalza Garate hil zeneko iraganeko eta orainaldiko oroitzapenari lotutako kazetaritza-, erakunde-, politika-, gizarte- eta familia-lekukotasunak bildu ditugu".
"Hurrengo orrialdeetan ikusiko dugu Guardia Zibilak eta Barne Ministerioak argitutakoaren “egiazkotasunaren” aurrean, hainbesteko arrazoizko “zalantzak” agertu direla zeintzuk heriotzaren argudio ofiziala kolokan jartzen dutenak. Mikel Zabalza-ri Intxaurrondoko ziegetan gertatutakoaren egia judizial, polizial eta politiko formalak, saiakera honetan 'estatuaren egia administratiboa' deitu duguna, ez zuen inor konbentzitu".
"Familiak, gizarte hurbilenak eta tokiko erakundeek ipso facto susmatu zuten Mikel Zabalza torturapean hil zela. Beste atxilotu batzuen adierazpenak eta eginbide polizial eta judizialak bideratu ziren era ikusita, Guardia Zibila-gandik tratu txarrak eta gehiegikeria kriminala jaso izanaren susmoa berretsi zuen".
Antolatzailea
Laguntzailea
Lera-Ikergunea Antropologia Taldea