Hizkuntzak
La Ratonera de Agatha Christie Olympia Metropolitana
Misterioaren obra klasiko hau berrituta dator Ignasi Vidalek zuzendutako bertsio berri honetan. Agatha Christieren Three Blind Mice (Hiru sagu itsu) eleberri ospetsuan oinarrituta, La Ratonera (Sagutegia) obrak antzerkiaren indarra eta intentsitatea uztartzen ditu, zinematik, literaturatik eta azken antzerki-produkzioetatik iritsi zaizkigun narratiba berrietan oinarritutako espiritu urratzaile batekin.
71 urtetan Londresko West End izenekoan etengabe eskaini eta 90 herrialde baino gehiagotan antzeztu ondoren, musikala ez den obrarik ikusiena da munduan.
Informazio gehiago: La ratonera (Olympia Metropolitana).
Bertsioa, zuzendaritza: Ignasi Vidal. Valentzieran bertsioa: Diego Braguinsky. Aktoreak: Rebeca Valls, Lola Moltó, Jordi Ballester, Àngel Fígols, Diego Braguinsky, Vanessa Cano, Bruno Tamarit, Ferran Gadea, Lara Salvador (alternantzian). Zuzendaritza laguntzailea: Paula Braguinsky. Jantzien diseinua eta egitea: Pascual Peris. Eszena espazioaren diseinua: Zvonimir Ostoic. Soinu espazioa: J.J. Machuca. Karakterizazioa: Inma Fuentes. Atrezzoa, tresneria: Mara Ortí. Argazkia: Vicente Jiménez. Eszenografia: Z Escengrafía. Kartel diseinua: Jordi Rubert. Ikuskizuneko bideoa: Altheamedia. Errejidorea: Desireé Clari. Teknika burua: Marcos Orbegozo. Ekoizpen ejekutiboa: Diego Braguinsky, Pep Chiveli. Ekoizpena: Olympia Metropolitana, S.A., El Punt De La I, S.L.