Hizkuntzak
Quartetto Adorno Ganbera Musika Zikloa

Edoardo Zosi, Liù Pelliciari, biolinak. Benedetta Bucci, biola. Stefano Cerrato, biolontxeloa.
Egitaraua: Beethoven, Debussy eta del Puerto konpositoreen lanak (erabateko estreinaldia).
Laukote italiarrak lehen aldiz jardungo du Hamabostaldian, eta programa guztiz eklektikoa aurkeztuko du, zeinetan ezinbestekoak baitira elkar-ulertze dosi handiak, teknika landua eta sen estilistikoa. Francisco Guerrero eta Luis de Pabloren dizipulu David del Puerto musikagile eta gitarristak idatzitako azken kuartetoaren mundu mailako aurkezpena egingo dute.
Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.