Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Nosferatu

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

4 €

Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: euskara
108 minutu

Le Professionnel
  • Frantzia.
  • Zuzendaritza: Georges Lautner.
  • Ekoizpena: Alain Belmondo, Jean-Paul Belmondo / Les Films Ariane, Cerito Films.
  • Gidoia: Jacques Audiard, Michel Audiard eta Georges Lautner, Patrick Alexander-en Death of a Thin-Skinned Animal eleberrian oinarriturik.
  • Argazkia: Henri Decaë.
  • Musika: Ennio Morricone.
  • Muntaketa: Michelle David.
  • Aktoreak: Jean-Paul Belmondo, Jean Desailly, Cyrielle Clair, Marie-Christine Descouard, Elisabeth Margoni, Jean-Louis Richard.

Joss Beaumont agente sekretua Afrikako herrialde txiki batera bidaltzen dute. Misioa: N'Jala presidentea, diktadorea eta Frantziaren etsaia, hiltzea. Bi herrialdeen arteko egoera politikoa aldatu egiten da ordea, eta bere nagusiek salatu egiten dute tokiko agintarien aurrean. Hala, atxilotu eta espetxeratu egiten dute. Bi urtez era guztietako torturak jasan ondoren, ihes egitea lortu eta Parisera itzultzen da, buruan asmo bakar bat duela: mendekua. Patrick Alexanderren nobela baten moldaketa Jacques Audiarden eskutik bere aurrenetako lan batean, bere aitarekin eta filmaren errealizadorearekin batera, eta Ennio Morriconeren soinu-banda ospetsuarekin.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...