Hizkuntzak
Plaza Abordaia! Deabrukeriak
Irailaren 15eko oharra:
Azken orduko arazoak direla medio, ikuskizuna urriaren 30era pasatu da, ordu eta toki berean
Denbora luzez itsaso zabalean galduta egon ostean, beraien tripulazioa berritzeko intentzioaz lur hartu dute piratoiek, pirata alaiak alegia. Herriz herri froga ezberdinen bitartez beraien kofradiara haur eta heldu alaienak eta jostagarrienak gehitzeko asmoarekin helduko dira. Horretarako hainbat froga gainditu beharko dute tripulazioaren parte nahi izan duten txiki zein helduek.
Barre zartadak, jolas kanoikadak eta sormen erasoez lagunduta piratoiek plaza hartuko dute, haur eta helduekin jolasaren abenturan bat eginez asperdura garaitzeko eta herriko bihotzak alaitzeko.
Informazio gehiago: Altzako Gau Beltza.
Deskargak
- 2022GauBeltza_kartela [PDF]