Hizkuntzak
Pin Pang Xabi Larrea
Mundu biribil, zuri, garbi eta desiratu bat... pin-pong pilota bat bezain leuna! Nork ez ditu pilota zuriak eduki nahi! Jateko, berotzeko, bizitzeko... Gero eta pilota gehiago ekoitzi, bildu eta arpilatu; izan ere, hemen guztia borobila denez, ez dauka amaierarik.
Pin Pang umorezko zirku ikuskizuna da, gure bizitza mailaren bideragarritasun ezari buruz eta kolapsorako bideari buruz hitz egiten duena. Gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen gaituena.
Konpainia: Xabi Larrea. Zuzendaritza artistikoa: Txefo Rodríguez. Magia Zuzendaritza: Imanol Ituiño. Ideia, Produkzioa, Aktorea: Xabi Larrea. Sorkuntza: Imanol Ituiño, Txefo Rodriguez, Xabi Larrea. Sormen prozesuaren laguntzailea: Pepa Gil. Gorputz gramatika: Txefo Rodríguez, Gotzon Mujika. Jantzia: Areli Egia. Musikaren sortzailea: Pablo Fdez Arrieta. Argiztapenaren diseinua: John Luhman. Argi eta soinu teknikaria: Jon Martínez.
Adina: +5 urte.