Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

12 €

Hizkuntza: euskara

Pelax Dkluba Bertan behera

Abuztuaren 30eko oharra:

Kontzertua bertan behera geratu da. Taldeak ezingo du emanaldia eskaini musikarietako batek izango duen ebakuntza ondorengo atseden beharragatik. Sarreren dirua sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko da.

Taldea: Unai Pelayo (gitarra, ahotsa eta hitzak), Iker Vazquez (bateria), Iñigo Ozaeta (baxua) eta Andoni Olaetxea (gitarra)-

Unai Pelayo musikariak Pelax proiektua abiatu zuen 2013an. Denborarekin, bakarkako egitasmoa zena taldeko proiektua bilakatu da, nahiz eta bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen oraindik ere. 

2024ko urtarrilean Esan gabe doa izeneko diskoa argitaratu dute, 8 kantuz osatua eta Berako (Nafarroa) Atala estudioetan modu analogikoan grabatua, Balio Dute zigiluaren eskutik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...