Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza

2024 azaroak 9 • 19:30

Victoria Eugenia Antzokia

26 € / 20 € / 12 €

Paraíso de los negros ikuskizunaren irudi bat ©FPA-Yeray Menéndez

Oharra

Ikuskizun honen ikusle eskola izango da azaroaren 8an Victoria Eugenia Cluben, 19:00etan.

Azaroak 9ko emanaldiaren ondoren, María Pagés dantzariak eta zuzendariak ikuskizunaren xehetasunen berri emango die bertaratuei antzokiko Club Aretoan. Topaketan Andoni Mutiloa ariko da gidari lanetan.

Koreografia flamenko bat da, bizigarritzat hartzen dituena Federico García Lorcaren Poeta en New York zeharkatzen duten askatasun eta autoritate printzipioen arteko tentsioa, Carl Van Vechtenen obra homonimoari darion aurkakoen esentzia, Leopold Sedar Senghoren belztasunaren filosofia telurikoa, eta Nina Simoneren desio beltzaren errebindikazioa. Hemen, oihartzun semantikoki konplizea da belztasuna, non betiereko gatazka berberek burrunba egiten duten, Gizateria bahituta dutenek bere izaera asimetrikoagatik.

Paraíso de los negros zoriontasunaren etengabeko bilaketari buruzko obra da. Gizakiaren mugak eta limitazioak aztertzen ditu, aurpegi desberdinen itxura hartuta, desiorako eskubidearen bidea lokaztu eta kutsatzen dutenak; aukeramenaren gogoan bete eginda ageri diren irudiak eta itxurak, beti likidoak eta jasanezinak, arakatzen ditu, eta utopien lepoan gillotina baten moduan inposatzen diren hesiekin hitz egiten du, edo Bestea ikusezin bihurtzeko harresi eutsiezin gisa altxatzen diren irudi, pentsamendu eta sentimenduekin. Bestea desioaren hedadura gisa, eta ez etsai gisa. Hemen, askatasunaren printzipio lorquiarra txori bat da, kolaz bustitako adaxka batean harrapatua.

Programa:

  • Escena I: Las Tribulaciones de María (Charles de Foucauld)
  • Escena II: Oda al desasosiego (Fernando Pessoa)
  • Escena III: Los dados eternos (César Vallejo) Escena IV Pensión de mala muerte (Charles Bukowski)
  • Escena V: Las Máscaras de Baudelaire (Charles Baudelaire)
  • Escena VI: Bailando con Jacqueline (Élégie de Fauré)
  • Escena VII: El Norte ya no es posible (Edward Said)
  • Escena VIII: Oración (Nina Simone)
  • Escena IX: Educación sentimental (Gustave Flaubert)
  • Escena X: El Muro (The Wall, Pink Floyd)

Dantzaria: María Pagés. Kantea: Ana Ramón, Cristina Pedrosa. Gitarra: Rubén Levaniegos. Txeloa: Sergio Menem. Biolina: Maria Gracia del Saz. Perkusioa: Antonio Rivero.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...