Hizkuntzak
Ostirala iritsi da! Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore
Oharra 1: Intxaurrondoko eskoletako ikasleek lehentasuna izango dute sarrera salmentan jarduera auzoan euskara sustatzeko ekimena baita. Soberan gelditzen diren sarrerak azaroaren 26an jarriko dira salgai, 11:30ean, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.
Oharra 2: Haurrentzako ikuskizunetan ume guztiek sarrera ordaindu beharko dute. Ezingo da aretora haur-kotxea sartu eta kultur etxeak adierazten duen lekuan utziko dira. 0-3 urte artekoek helduaren gainean eserita egon beharko dute. 12 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dute aretora, eta ezingo dira bertan bakarrik geratu.
Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala!
Informazio gehiago: Katxiporreta.