Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Emakume zientzialarien argitan

2022 azaroak 8 • 19:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: euskara
90 minutu

Doan aretoa bete arte

Amaia Bacigalupe

Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak emakume zientzialariak ezagutzea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan.

Amaia Bacigalupe de la Hera izango da bigarren zikloaren elkarrizketatua eta osasuna izango du hizpide. Osasun Publikoan doktorea da, soziologia-irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ikertzailea OPIK taldean (osasunaren gizarte-baldintzatzaileei eta aldaketa demografikoari buruzko ikerketa-taldea).

COVID-19aren krisiaren kudeaketarekiko kritiko azaldu da, ez baitu uste halabeharrez gertatu den zerbait denik, ezta denoi berdin eragin digunik ere. Eta COVID-19a adibide bat baino ez da. Izan ere, osasuna ez da bakarrik gaixotasunaren eza, baizik eta ongizatea, zentzu orokor batean. Ikuspegi horrekin dabil lanean Bacigalupe, politika hobeak ezartzeko.

Dinamizatzailea: Ana Galarraga Aiestaran.

Emakumea zientzilarien argitan zikloaren hurrengo ekitaldia (azaroak 29)

Laguntzailea

Elhuyar

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...