Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Neuroteknologiak: giza garuna ulertzeko bidean

2023 martxoak 21 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

esti elorrieta

De ondas de sonido a significado: ¿Cómo entiende nuestro cerebro los idiomas? hitzaldia

Hitz egiten dugunean soin-uhinak sortzen ditugu. Horiek gure garunak deskodifikatu behar ditu /t/ /x/ /a/ /k/ /u/ /r/ /r/ /a/ soinua egiten dugunean mamifero bati buruz ari garela ulertzeko. Nola garatzen da prozesu hori? Eta zer gertatzen da norbait elebiduna denean? Hitzaldi honetan Blanco-Elorrietak galdera hauei  erantzungo die eta gizakiek hizkuntza nola prozesatzen duten azalduko du.

Neuroteknologiak: giza garuna ulertzeko bidean zikloan, adituekin batera, teknologia berrien aurrerapen-egoera aztertuko dugu, garuna aztertzeko eta gizartean izan dezaketen eragina aztertzeko. Zikloak diziplina arteko hitzaldiak eta elkarrizketak izango ditu, neuroteknologiak fisikaren, medikuntzaren edo gizarte-zientzien esparruetatik begiratzeko.

Esti Blanco-Elorrieta

Doktoratu osteko ikerlaria da Harvad-eko Unibertsitatean, lan egiten duen Neuropsikologia Kognitiboko laborategian. Bere ikerketan lengoaia hitzez edo zeinuz prozesatzen duten pertsona elebakar eta eleaniztunen ezagutzak konbinatzen ditu, lengoaiaren neurobiologia inklusibo eta osoaz informatzeko. Bere ikerketak neuroirudien eta metodo konputazional eta konduktualen datuak konbinatzen ditu linguistikako, psikologiako eta neurozientziako ezagutza teorikoekin. Estik doktoregoa Nueva York-eko Unibertsitatean lortu zuen 2020an. 2019an ikerlari destakatu gisa errekonozitu zuen Forbes 30 under 30 aldizkariak.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da museoaren YouTubeko kanalean.

Antolatzailea

Donostia International Physics Center, San Telmo Museoa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...