Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Gure Ahotsak 2023

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

18 €

Hizkuntza: euskara

Olatz Salvador, Gure Ahotsak 2023

Olatz Salvador (ahotsa, gitarra), Mattin Saldias (gitarra), Jagoba Salvador (baxua), Ander Zulaika (bateria, teklatuak)
Gonbidatu bereziak: Guadi Galego, Izaro, Garazi Esnaola, Elene Carreto, Idoia, Paula Grande
Eñaut Elorrieta, Zizoo Duzoo, Gartxot

Olatz Salvadorren ahotsak, belarrira xuxurlatutako garrasi horrek, eta inguratzen duen musikak, ahuldadearen indarra eta edertasuna erakusteko dohaina dute. Eta bide batez, norberaren hauskortasunaren xarma ezagutzen laguntzen digute. Geure burua inoiz baino ederragoa sentitzen dardarka gaudenean.

Zintzilik diskoaren ondoren, Aho Uhal bigarren lanean hainbat lagun izan ditu, Idoia Asurmendi, Rozalen edota Iván Ferreiro, besteak beste; eta hau aurkezten ibili da Euskal Herrian eta munduan barrena orain arte. Bira honi amaiera emateko kontzertu berezi gutxi batzuk emango ditu, aipatu lan honetan bidelagun izan dituenez inguratuta, Aho Uhali merezi duen agurra eskaintzeko.

Informazio gehiago: Emakumezko musikarien bost kontzertuk osatuko dute 2023ko "Gure ahotsak" (albistea).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...