Hizkuntzak
Oihua, gorputzak antzezle

Saio honetan Oihua antzezlanaren zati bat eskainiko dute eta ondoren elkarrizketa egongo da.
Aktoreak: Maite Agirre, Patricia Fernandez, Nerea Iglesias Lili, Xabier Madina eta Aitor Renteria.
Elkarrizketatzailea: Maite Luengo
Hitzik ez daukagunean, oihuak adierazten du sentitzen duguna, beldurra. Ez dugu oso argi zeren beldur garen, baina gorputzean sentitzen dugu, eta bota behar dugu, gure bizitzagatik, atzokoagatik, gaurkoagatik eta etorkizunagatik.
Maite Agirrek zuzendutako Oihua zuzenean ikusi ondoren, elkarrizketan arituko dira Nerea Iglesias antzezlaneko aktorea eta Maite Luengo artearen historialaria. Lan horretatik abiatuta, Maite Agirreren antzezlanetan gorputza eta antzerkiaren artean garatzen den harremanaren inguruan hausnartuko dute elkarrekin.
Jarduera hau Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan zikloaren parte da.
Ziklo honetako hurrengo eta azken saioa: Bisitarien gorputzak museoetan, Garazi Ansa (maiatzak 16)
Antolatzailea
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa Taldea, San Telmo Museoa
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
La accesibilidad en la arquitectura: aprender y jugar Esther San Sebastián
ekainak 13
Pentsamendua eta gogoeta