Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

15 € / 10 €

Hizkuntza: euskara

Antton Telleria Agortuta

Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865). Kontua da Anttonen helburua ez dela sinesgarri izatea. Hortarako daude kazetariak (kar kar kar).

Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea. Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da monologoak egiten: konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko. Izan ere, pobre bizitzeko… horretarako daude kazetariak.

Nekatutak bakarrizketan Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: psikologoak, ETA, Ertzaintza…eta, nola ez, polemikoenak: irakasleak.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...