Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura 36. Nazioarteko Literatura Topaketa

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: frantsesa eta gaztelania (aldi bereko itzulpena: euskara eta gaztelania )

Nathacha Appanah Francesca Mantovani ©Gallimard

Topaketa Nathacha Appanah idazlearekin. Luisa Etxenikek moderatutako hitzaldi-eztabaida.

Nathacha Appanah-ren (Mahérbourg, Mauricio uhartea, 1973) lehen eleberria, Les Rochers de Poussière d 'Or (Gallimard argitaletxea), 2003an argitaratu zen. Besteak beste, Dernier Frère (2007), Tropique de la violence (2016) eta Rien ne t’appartient (2021) liburuen egilea da. Bere lanak familia harremanak, memoria, geopolitika eta gizarte gaiak jorratzen ditu, luma sentikor eta zehatz batekin. Maurice uhartean jaio zen eta Frantzian bizi da azken urteetan. Bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, besteak beste, euskerara, eta literatura sari ugari lortu ditu. 2022an, Frantses Hizkuntzaren Saria jaso zuen bere obra guztiagatik, eta Sciences Po-ko idazle katedra hartu zuen. 2023an argitaratu zuen La Mémoire délavée liburuarengatik Prix des Ecrivains du Sud saria jaso zuen.

Informazio gehiago: "Emakume idazleen mundu bat": Nathacha Appanah eta María Belmonte (albistea).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...