Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

12 € / (9 € aurresalmenta)

Hizkuntza: ingelesa
180 minutu

La Perra Blanco

Musikagela zerbitzuaren festa da Musikagela Weekend XIII. Donostia Kulturaren zerbitzuak hiriko musika jarduera sustatzea eta dinamizatzea du helburu. Besteak beste, entseguetarako aretoak, kontzertuak, ikastaroak, Master Class-ak, eta abar eskaintzen ditu.

Aurtengo hitzordurako Rock amerikarrenaren doinuak jorratzen dituzten 3 talde izango dira: La Perra Blanco, Ramada Inn eta Rumbling Lips.

La Perra Blanco Trio Andaluziako hegoaldean 2017an jaiotako taldea da eta Alba Blanco (abeslaria eta gitarra jotzailea) du liderra. 50eko hamarkadako musikak inspiratua, power trio hau sortu zuen rhythm and bluesa edo gospela bezalako musika beltzaren eragina zuriarenarekin uztartuz, hala nola hillbillya, rockabillya, countrya, bluegrassa...

Bera eta proiektua gazteak izan arren, Espainia eta Europako hainbat jaialdi eta aretotan ibili da. 2019an Bop & Shake EP-a argitaratu ostean, La Perra Blancok Won't you come on (2022ko uztaila) EP-a berriarekin iritsiko da Intxaurrondora. Jendaurrean aurkeztuko du 50 's eszenaren barruan luxuzko bi musikariekin, Guillermo González kontrabaxu jotzailea eta Jesús López bateria jotzailea.

Rumbling Lips taldeak, Aymar Nietok eta Andoni Etxebestek osatutako rock bikoteak, Deltako blues musikaren, 60 eta 70 hamarkadetako rockaren eta psikodeliaren eraginak jaso ditu. Euren soinua garratza eta gogorra da, eta abestiak, gordinak eta sutsuak. Beren taularatzea grinez betea eta txundigarria da, gitarra-soinu lohi batekin, ahots lazgarri batekin, eta erritmo primitiboko bateria batekin. Orain hurrengo lana osatuko duten abesti berriak grabatzen ari dira.

Soinu amerikarra duen Oñatiko taldea da Ramada Inn eta beste formazio batzuetan edo bakarrik aritutako musikariek osatzen dute: Juan Valls, gitarra eta ahotsa, Ander Etxaniz, baxua (Lenao eta Zingira), Iñigo Ugarte, gitarra (Malenkonia eta Iker Martinez eta Zaldi Herrenak) eta Mikel Marco, bateria (Herstura).

Haien proposamenak 70eko hamarkadako rock klasikora garamatza eta The Who, Neil Young and Crazy Horse eta garaiko beste hainbat talde luze hartzen ditu erreferentziatzat. Abestiak, ordea, gaur egungo Kurt Vile & The Violators, Daniel Romano 's Outfit eta beste hainbat talderen ideia eta proposamenetatik oso hurbil daude.

Abestien hitzak introspektiboak, kritikoak eta zuzenak dira, eta, aldi berean, kontenplatiboak eta irudimen handikoak. Gaiek, abiapuntu sinplea eta laua izanik, egoera surrealistak edo gertagaitzak islatzea lortzen dituzte.

2021eko uztailean grabatu zuten bere lehen lana Andoaingo Garate estudioetan, Iñaki Zubia eta Martxel Arkarazoren zuzendaritza teknikoarekin, eta 2022ko urtarrilaren amaieran argitaratu zen.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...