Hizkuntzak
Poesia errezital musikatua Juan Kruz Igerabide, Francesca di Nicola

Juan Kruz Igerabidek aukeratutako euskal olerki sorta errezitatuko du, Francesca di Nicola harparen soinua lagun duela.
Euskal poesian ibilbide bat egiteko gonbidapena, hasi Erdi Aroko baladetatik eta hogeigarren mendera arte. Ezin sartu merezi duten poema guztiak, tamalez. Hala ere, entzungo diren hitzak milaka biderkatzen dira gure poeta moderno eta berrien ahoetan. Izan bitez, bada, euskal poeta guztientzat omenaldi.
Jarduera hau Euskararen Eguneko programaren barne da.