Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

60 € / 50 € / 35 €

Hizkuntza: gaztelania

El Médico, el musical lanak Rob J. Cole gazte ingelesaren istorioa kontatzen du. Rob, oso txikitan, umezurtz eta baliabiderik gabe geratzen da. Hala ere, duen kemenak eta ezagutzeko grinak abenturaz beteriko bizitza batera eramango dute. Robek beldurra alde batera utzi eta aurreiritziak baztertzea lortuko du, bere bizitzako bidaiari ekiteko. Bertan maitasuna deskubritu eta bere benetako bokazioa aurkitzeko ametsa beteko du.

Musikal honetan publikoak bidaia bat egingo du Londrestik XI. mendeko Persiaraino, garai liluragarri baina zail hartaraino, non erlijio kristau, judu eta musulmanaren arteko gatazka sor baitzegoen zeharo.

Bere azken helbururako bidean, Rob zirujau bizargin batekin biziko da; hark ikasle hartuko du, eta Ingalaterran zehar eramango du, ustezko sendabide bat saltzeko. Geroago, mediku judu bat ezagutuko du, bizitzan funtsezkoa izango zaion pertsona bat, eta hark bultzatuko du bere bokazioa jarraitzera eta baita Persiaraino bidaiatzera ere, garaiko mediku onenekin treba dadin. Baina, horretarako, milaka kilometroko bidaia gogor bati aurre egiteaz gain, aurreiritziak baztertu eta bizitza arriskatu beharko du behin eta berriz, garai hartako maisu garrantzitsuenarengandik, Avizenarengandik, ikasteko.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...