Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Iturritik Jaialdia

2024 urriak 20 • 19:00

Victoria Eugenia Antzokia

24 € / 18 € / 10 €

Maxka'roa ikuskizunaren kartela

Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.

Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko.

Lurralde ezezagun baten ezagutzan Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz Iragana iraganean gera dadin
Lurra hil ez dadin
Airea mugi dadin
Alagera, libertatia, edertasuna

Dantzariak: Txingili’K taldea
Koreografoa, eszena zuzendaria: Eneko Gil
Koreografo laguntzailea: Catherine Arcanuthurry
Musika, konpositoreak: Jeremy Garat, Oihan Oliarj-Ines
Argiztapen diseinua: Ieltxu Ostolaza
Jantziak: Owantshoozi
Ekoizpena: Berritza Elkartea
Abesti sorkuntza: Jean-Louis, Pascale Aramburu Bidabe
Soinua: Ieltxu Ostolaza
Grafismoa: Margita Queheille, Blü Lankia

Informazio gehiago: Iturritik Jaialdia (albistea)

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...