Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Iturritik Jaialdia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

24 € / 18 € / 10 €

Hizkuntza: euskara
90 minutu

Martin Zalakain, Argia Dantzari Taldea

Bere patuari ihes egin ezin dion abenturazalea da Martin Zalakain. Pio Barojaren lanik estimatuenetakoa den eleberri hau, western karlistatzat jo daiteke kasik: mendiko ibilerak, maitasunaren hasi-masiak, estraperloaren estutasunak...

Tabernako beroaldien lekuko izango gara, ezagutuko ditugu gerrako trantze gordinak eta bideetan barrena topatutako adiskidantza zintzoak zein aliantza interesatuak. “Bizirik nago, baina barruan dudan bizitza erabili ezean, usteldu egiten zait” dio Martinek, arriskuen ezaxola, sasiaren lagun. Goxotik eta tragikotik, bietarik du asko Zalakainen bizitzak. Ez du ekintzarik falta, ez eta ospakizunik ere.

Heroiaren kasta eta katarsiaren aldarria hain bere dituen nobela batek, izan ote dezake dantzaren bidezkoa baino taularatze hoberik?

Juan Antonio Urbeltzek sortu, Harkaitz Canok idatzi eta Ander Lipusek eszenara egokitutako antzerkia eta dantza uztartzen duen ikuskizuna, bost urtez hainbat eszenatokietan antzeztua izan ondoren Donostian amaituko da.

Oharra

Emanaldiaren ondoren, ikus-entzuleak hainbat dantza aditurekin bildu ahal izango dira antzokiko Club Aretoan, sorkuntza koreografikoaren zenbait alderdi aztertu eta partekatzeko. 

Zuzendaritza orokorra eta koreografia: Juan Antonio Urbeltz
Zuzendaritza musikala: Mikel Urbeltz
Musika sorkuntza: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
Eszena zuzendaritza: Ander Lipus
Gidoia: Harkaitz Cano
Dantza maisu eta maistrak: Fernando Arisitizabal, Jexux Larrea, Iñaki Arregi, Gari Otamendi, Itziar Otamendi, Josu Garate
On Pio: Josu Camara
Martin Zalakain: Josu Garate
Kattalin Ohando: Onintze Azpeitia, Eider Agirrebeña
Karlos Ohando: Gari Otamendi
Jantziak: Amaia Bueno
Talde arduradunak: Oier Araolaza, Aritz Ibañez, Iker Gil, Itziar Otamendi, Iera Larrañaga, Arantxa Ibarburu, Jon Olazcuaga, Jexux Larrea, Iñaki Arregi
Soinuztatzea: Angel Katarain
Argiztapen diseinua: Junki Mayo
Eszenografia: Eragin Stac
Arduradun ekonomikoa: Garbiñe Argaña
Makilajea: Mertxe Ibañez
Ekoizpena eta hedapena: Ikerfolk

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...